
GEHIEN SALDUTAKOA

ZELAN EGITEN DUGU LAN?
Bizkaiko, Asti – Leku ikastolako lau lagun gara, zaletasun berdina dugunok; moda. Zenbait urte daramatzagu ideak biltzen eta aurten pausua heman dugu, PREST gaude, HELDU gara, gure ideiak partekatzeko eta merkaturatzeko. Taldekidetzan eta lankidetzan oinarritutako talde sendoa sortu dugu. Euskaldunzale eta abenturazale amorratuak gara, non gure abenturarik erabakikorrena moda izan den. Esperientziarako prest gaude, edonolako mendiak igotzeko prest, gure marka gailurrera heldu dadin, hau da gure abagunea.
DENBORALDI 22
Negu hotz eta euritsuak erosotasunean eta epeltasunea igarotzeko asmoz BIXXIk tekla jo du. Horretarako, urte-sasoi hau hobekien bizi dezazuen Denboraldi 22 deituriko prenda multzoa merkaturatu da, ZUENTZAT. Kalitate goreneko jantziak eskaintzen ditu, baita modaren abangoardian mantentzeko estilo berritzaileak ere. Neguko bilduma berri hau jakak, berokiak, bufandak, eskularruak, txanoak eta beste hainbat jantzik osatzen dute. Jantziak hotzarekiko erresistenteak diren materialez eginda daude.



